XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prostituta euskaldun batekin topo egin dugu egunkarietako iragarkietan, eta honetaz galdegin diogu.

Telefonoa guztiz inpertsonala da.

Nik ez dakit nor zaren, edo egia ala gezurra esaten didazun.

Antzezlan hutsa da.

Ez dizut honetaz ezer gehiago esango.

Aida Bartzelonan bizi da, eta elkar hizketa erotikoen negozioan duela hiru urte sartu zen.

Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu; hirugarren semea oso txikia denez, etxean lan egiten du.

Gaur egun 26 urte ditu.

Duela hiru urte langabezian zegoen, eta Anak, bere lantokian neska gehiago behar zituztela eta, berarekin lan egitea proposatu zion.

Hasi zirenean beste pertsona batentzat lan egiten zuten, baina gero, Anak eta Aidak euren kabuz negozioa jarri zuten.

Zerbitzu bakoitzeko 2.500 pezeta inguru kobratzen dituzte, baina sistema berdina erabiltzen dute: diru kopuru desberdina bezero bakoitzeko, prezio hori bezeroaren identifizazio modua izanez.

Anak esan digunez, 60 zerbitzu inguru egiten ditu astero...

- Baina emakumeek oso gutxi deitzen dute, 10ek edo.

- Emakumeak nahiago al dituzu?

- Ez da hori.

Emakumeekin izan ditudan elkar hizketa erotikoak desberdinak dira.

Harremana askoz ere samurragoa da.

Elkar hizketa erotikoak aldez aurretik egindako diru transferentziaren truke egiten dira

Hari beroak ez dira oso errentagarriak, Telefonikak oso portzentaia txikia ematen bait du esan digu Veronikak